XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hanketako ultzerak

Zangoetako ultzerek gehienetan barizetan dute jatorria

Hanketako ultzerak mota desberdinetakoak izan daitezke jatorriaren arabera:

Baskularrak

Neuropatikoak

Infekziotsu-traumatikoak

Gehienak jatorri baskularrekoak dira (%95ak), eta hauen artean %75etik %95era bitartekoek zangoetako barizetan dute jatorria.

Arrazoi honengatik, bere maiztasunagatik, barizen eta zainetako insufizientzien ondorioz sortutako ultzerak deskribatzen saiatuko naiz.

Barizeak eta insufizientzia benosoa duten pertsonak, zangoetako azalean aldaketa batzuk izaten dituzte denborarekin.

Horren ondorioz azala ahulago eta zaurikorragoa egiten da, eta konturatu gabe hartzen den edozein kolpe txikiren bat gero sendatzen oso zaila izango den ultzera baten sortzaile suertatzen da.

Barizeak eta zainetako insufizientzia duten pertsonak, ultzerak erraztasunez sortzeko egoerara iritsi ez daitezen, tratamendu egokia izan behar dute, medikoa, esklorosantea edo kirurgikoa, kasu bakoitzaren arabera, horrela ulzerak era egokiago batez ebitatu daitezkeelako.

Ultzeren jatorria zangoetako odolaren zirkulazioa geldotzean dagoenez, zainetako zirkulazioaren geldotze hau ebitatu behar da.

Horretarako, garai batean, denbora luzeko oheratzeak agintzen ziren ultzeren eguneroko sendaduraz gain.

Nire eritziz, ultzera gehienak ez dute behar oheko atseden luze hori; honen ordez, bendaje konpresiboa jartzen da eta sendadurak egun batzuetako tartearekin egiten dira.

Metodo honekin oheratze luzeak ez dira behar eta, are gehiago, ibilalditxoak egitea gomendagarriak dira.

Tratamendu hau gaixoarentzako erosoagoa, eta sinpleagoa da eta ultzerak hobeto eta azkarrago sandatzen dira.

Juan Jose Martinez Rodriguez

Zirugia Zerbitzua

Juan Jose Martinez medikua.